2018ko Itzulia aurkeztu da

2018ko Itzulia aurkeztu da

2018ko Itzulia aurkeztu da

2018ko Itzulia aurkeztu da


2018/03/22 12:23:21

Apirilaren 2tik 7ra ospatuko den 2018ko Itzulia eguerdi honetan aurkeztu da Zarauzko Malekoian, bertatik abiatuko baita frogaren 58. edizioa.

Ekitaldia lasterketako esatari ofizialak, Iñigo Asensiok, gidatu du eta bertan egon dira Julián Eraso, OCETAko presidentea; Jon Mikel Korta, Sabadell bankuaren eskualde-zuzendaria; Denis Itxaso, Gipuzkoako Kirol Diputatua; Joseba Pérez de Heredia, Arabako Foru Aldundiaren Kirol; eta Xabier Txurruka, Zarauzko alkatea.

Aurtengo ibilbideak, guztira, 805,9 kilometro eta 22 mendate ditu. Aurreko ediziokoak baino motzagoa izan arren, lasterketaren filosofía oso ondo islatzen du.

Halaber, berritasun batzuk daude aurtengo edizioan. Alde batetik, erlojupekoa 4. etapara aurreratu da eta, bestetik, denbora gainsariak emango dira lehen hiru sailkatuei bai helmugetan (10’ 6’ eta 4’), bai tarteko espinetan (3’ 2’ eta 1’).

2018ko Itzulian 22 talde lehiatuko dira eta talde bakoitzak 7 kidez osatuta egongo da. 154 partaideen behin behineko zerrenda ‘Taldeak’ gunean ikus daiteke.

Aurten ere, Zaporeak proiektua pintxopote solidarioak antolatuko ditu Itzulian. Festa giroa egiten laguntzeaz gain, diru-bilketa egin nahi dute Greziako errefuxiatuak elikatzen segi ahal izateko. Edizio honetako lehenengo etapan Zarautzen (apirilak 2) eta bosgarrenean Eibarren (apirilak 6) egongo dira.