2018ko Itzuliaren ibilbide ofiziala

2018ko Itzuliaren ibilbide ofiziala

2018ko Itzuliaren ibilbide ofiziala

2018ko Itzuliaren ibilbide ofiziala

Apirilaren 2tik 7ra ospatuko den 2018ko Itzuliaren bidea aurkeztu da gaur goizean. Frogaren 58. Edizio honetan sei etapa lehiatuko dira eta horietako bat banakako erlojupekoa izango da. Ibilbideak, guztira, 805,9 kilometro eta 23 mendate ditu: 1. mailako lau, 2. mailako zazpi eta 3. mailako hamabi.

 

Gaurko aurkezpenean ezagutzera eman dira ere Itzuliako logo berria eta berritutako webgunea.

 

Etapen laburpena:

 

1. etapa: Zarautz – Zarautz

Apirilaren 2ko etapa 162,1 kilometrokoa da. Lasterketari hasiera emango zaio 13:17tan Zarautzen eta herri berean amaituko da, Villa Mundaren aurrean, 17:18 eta 17:42 bitartean. Etapa honek bost mendate eta bi sprint ditu:

-        Jaizkibel 2. mailakoa 57,2 Km-an

-        Maddiola 3. mailakoa 84,8 Km-an

-        Sprinta Orion 91,7 Km-an

-        Garate 3. mailakoa 104,7 Km-an

-        Sprinta Zumaian 114,2 Km-an

-        Aia 3. mailakoa 139,9 Km-an

-        Elkano 2. Mailakoa 155,4 Km-an

 

2. etapa: Zarautz – Bermeo

Apirilaren 3ko etapa 152,7 kilometrokoa da. Lasterketa, aurreko egunean bezala, Zarautzen hasiko da 13:33-tan eta Bermeon amaituko da 17:19 eta 17:42 bitartean. Etapa honek lau mendate eta bi sprint ditu:

-        Natxitua 3. mailakoa 61,3 Km-an

-        Sprinta Kortezubin 78,4 Km-an

-        Almika-Sollube 1. mailakoa 100,3 Km-an

-        Jata 3. mailakoa 135,6 Km-an

-        Sprinta Bakion 141 Km-an

-        San Pelayo 2. mailakoa 146,4 Km-an

 

3. etapa: Bermeo – Uribarri Gaubea

Apirilaren 4ko etapa edizioko luzeena eta 184,8 kilometrokoa da. Lasterketa Bermeoko Kaia Bidean hasiko da 12:35-tan eta Uribarri Gaubean amaituko da 17:16 eta 17:44 bitartean. Etapa honek hiru mendate eta bi sprint izango ditu:  

-        Errigoiti 3. mailakoa 19,1 Km-an

-        Aretxabalgane 3. mailakoa 34,7 Km-an

-        La Barrerilla 2. mailakoa 91,4 Km-an

-        Sprinta Anuncitan 114,8 Km-an

-        Sprinta Anuncitan 152,8 Km-an

 

4. etapa: Lodosa – Lodosa

Apirilaren 5an, 19,4 kilometroko eta profil lauko banakako erlojupekoa lehiatuko da. Etaparen ibilbidea nafar herri honetan hasi eta amaituko da. Lehen txirrindulariaren irteera 14:10-tan aurrekusten da, berriz, azken lasterkariaren irteera 17:04-tan eta iritsiera 17:28 eta 17:31 bitartean izango da.

 

5. etapa: Vitoria – Eibar

Apirilaren 6ko etapa 164,7 kilometrokoa izango da. Lasterketa Gasteizko Mendizabala parkean hasiko da 13:00-tan eta Eibarren amaituko da 17:18 eta 17:43 bitartean. Etapa honek hiru mendate eta bi sprint ditu:

-        Sprinta Bergaran 96,5 Km-an

-        Elosua 2. mailakoa 105 Km-an

-        Sprinta Loiola 118,2 Km-an

-        Endoia 2. mailakoa 135,8 Km-an

-        Azurki 1. mailakoa 144,6 Km-an

 

6. etapa:  Eibar – Arrate

Apirilaren 7ko etapa 122,2 kilometrokoa izango da. Lasterketa Eibarko Untzaga plazan hasiko da 14:11-tan eta Arrateko gailurrean amaituko da 17:21 eta 17:39 bitartean. Etapa honek zortzi mendate eta bi sprint ditu:

-        Trabakua 3. mailakoa 8,2 Km-an

-        Gontzagaraigana 3. mailakoa 18,9 Km-an

-        Bizkaiko Begiratokia 3. mailakoa 25,9 Km-an

-        Muniketa 3. mailakoa 39,4 Km-an

-        Elgeta 2. mailakoa 63,4 Km-an

-        Sprinta Eibarren 83,8 Km-an

-        Izua 1. Mailakoa 89,6 Km-an

-        Sprinta Etxeberrian 98,4 Km-an

-        Urkaregi 3. mailakoa 104,7 Km-an

-        Usartza 1. mailakoa 119,9 Km-an

 

 

Informazio gehiago webguneko ‘Ibilbidea’ atalean aurki daiteke.