2018ko Itzuliaren sariak

2018ko Itzuliaren sariak

2018ko Itzuliaren sariak

2018ko Itzuliaren sariak


2018/03/16 13:18:52

2018ko Itzulian hainbat aldaketa egin dira sari sisteman. Guztira, 99.000 € banatuko dira, aurreko edizioetan baino 9.000 € gehiago, talde irabazlea ez ezik, gainerako sailkapen guztietako irabazleak sari ekonomikoa jasoko dutelako.

Halaber, 58. edizio honetan lau maillot egongo dira: Horia Banakako Sailkapen Nagusiko liderrarentzat; Berdea Puntutako Sailkapen Nagusiko liderrarentzat; Gorria tanto zuriekin Mendiko Sailkapen Nagusiko liderrarentzat; Urdina Gazteen Sailkapen Nagusiko liderrarentzat.

Sailkapenak:

Banakako Sailkapen Nagusia denboraren arabera: Sailkapen honetako liderrak maillot horia jantziko du eta lehenengo hogei sailkatuen artean 30.000 € banatuko dira. Sari hau Sabadellek babesten du. Era berean, 10.000 € banatuko dira ere etapa baikoitzeko lehenengo hogei sailkatuen artean.  

Halaber, aurtengo edizioan etapako irabazlearen saria Cofidisek babestuko du.

Puntutako Sailkapen Nagusia: Erregulartasunaren saria bitarteko esprintetan eta helmugetan lortutako puntuen baturarekin osatuko da. Sailkapen honetako liderrak mailot verdea jantziko du eta behin betiko irabazleak 2.000 € jasoko ditu. Sari hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Explore San Sebastian Regionek babesten du. 

Araudiko 11. Artikuluak dioenez, “3, 2 eta puntu 1 emango zaizkie bitarteko esprint bakoitzean lehen hiru sailkatuei” eta “Etapa bakoitzeko helmugan lehen hamabost sailkatuei emango zaizkie puntuak ondoren azaltzen den moduan”:

Mendiko Sailkapen Nagusia: Mendiko saria puntuagarriak diren gainetan lortutako puntuen baturarekin osatuko da, eta, beraz, puntu gehien dituenak irabaziko du. Sailkapen honetako liderrak tanto zuriak dituen maillot gorria jantziko du eta behin betiko irabazleak 2.000 € jasoko ditu. Sari hau Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Basque Countryk babesten du.

Gazteen Sailkapen Nagusia: 1993an edo ondoren jaiotako txirrindulariek izango dute sari hau eskuratzeko aukera. Sailkapen honetako liderra eguneko sailkapen nagusian hoberen sailkatua dagoena izango da eta eta maillot urdina jantziko du. Azken Sailkapen Nagusian hoberen sailkatua dagoen txirrindularia izango da sari honen irabazlea eta 2.000 € jasoko ditu. Sari hau Diario Vascok babesten du.

Euskal Herriko Lehen Txirrindulari Saria: Denboraren araberako Banakako Sailkapen Nagusian hoberen sailkatua dagoen txirrindulari euskal-nafarra izango da sari honen irabazlea eta 1.000 € jasoko ditu. Sari hau EITBk babesten du.

Saiatuenaren saria: Antolatzaileek erabakiko dute Saiiatuena izan den txirrindularia eta irabazleak 1.000 € jasoko ditu. Sari hau Skodak babesten du. 

Ihesaldi Luzeenaren Saria: Itzulia-ko ihesaldirik luzeena egin duen txirrindulariak 1.000 € jasoko ditu. Sari hau Etxeondok babesten du. 

Taldeko Sailkapen Nagusia: Taldeek jokatutako etapa bakoitzean lortu duten hiru denbora hoberenen baturarekin kalkulatuko da. Itzulia-ko talde hoberenak garaikurra jasoko du. Sari hau Artzai Gaztak babesten du.