2019ko Itzulia asteazkenean aurkeztuko da

2019ko Itzulia asteazkenean aurkeztuko da

2019ko Itzulia asteazkenean aurkeztuko da

2019ko Itzulia asteazkenean aurkeztuko da


2019/03/25 15:30:04

2019ko Itzuliaren aurkezpen ofiziala datorren asteazkenean, martxoak 27, ospatuko da Zumarragan. Ekitaldia 11:00-tan Antioko Interpretazio Zentroan izango da. Iñigo Asensiok gidatuko duen aurkezpenean 59. edizioaren berritasun eta xehetasun guztiak emango dira. Halaber, parte hartuko dute Julián Eraso, OCETAko presidentea; Itziar Mahave, Banco Sabadelleko ordezkaria; Ion Redondo, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Diputatua; eta Mikel Serrano, Zumarragako alkatea.