2019ko Itzulia aurkeztu da

2019ko Itzulia aurkeztu da

2019ko Itzulia aurkeztu da

2019ko Itzulia aurkeztu da


2019/03/27 15:10:58

Apirilaren 8tik 13ra ospatuko den 2019ko Itzulia eguerdi honetan aurkeztu da Zumarragako Antioko Interpretazio Zentroan, herri horretatik abiatuko baita frogaren 59. edizioa.

Ekitaldia lasterketako esatari ofizialak, Iñigo Asensiok, gidatu du eta bertan egon dira Julián Eraso, OCETAko presidentea; Itziar Mahave, Banco Sabadelleko ordezkaria; Ion Redondo, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Diputatua; eta Mikel Serrano, Zumarragako alkatea.

Aurtengo ibilbideak, guztira, 783,7 kilometro eta 22 mendate ditu. Aurreko ediziokoak baino motzagoa izan arren, lasterketaren filosofía oso ondo islatzen du.

2019ko Itzulian 23 talde lehiatuko dira eta talde bakoitzak 7 kidez osatuta egongo da, beraz 161 partaide izango dira. Hon hemen frogaren behin-behineko zerrenda.