2019ko Itzuliaren ibilbide ofiziala

2019ko Itzuliaren ibilbide ofiziala

2019ko Itzuliaren ibilbide ofiziala

2019ko Itzuliaren ibilbide ofiziala


2019/02/27 14:36:45

Apirilaren 8tik 13ra ospatuko den 2019ko Itzuliaren bidea aurkeztu da gaur goizean. Frogaren 59. Edizio honetan sei etapa lehiatuko dira eta horietako bat banakako erlojupekoa izango da. Ibilbideak, guztira, 783,7 kilometro eta 22 mendate ditu: 1. mailako bost, 2. mailako bi eta 3. mailako hamabost.

Etapen laburpena:

1. Etapa: Zumarraga - Zumarraga

2019ko Itzulia Apirilaren 8an hasiko da 11,2 kilometroko banakako erlojupekoa lehiatuz, 42 urte ondoren. Ibilbidea motza baina gogorra ere izango da, 8,1 kilometroan Antioko ermitara iritsiko baita. Igoera honek 2,3 kilometroko luzera, 225 metroko desnibela eta %9,7-ko malda dauka eta azken 100 metrotan %21-ko malda dago. Horrenbestez, 3. mailako mendate puntuagarritzat hartuko da eta dagozkion puntuak (3, 2 eta 1) banatuko dira mendate hasieratik gaillurrera denbora gutxien egiten duten hiru txirrindulariei. 

330,8 metroko desnivela duen irekitze-etapa hau Zumarragako Iparragirre kaleko 12. Zenbakian hasiko da eta gipuzkoako herri berean amaituko da. Lehen txirrindulariaren irteera 14:15-tan aurreikusita dago eta azken lasterkariaren irteera 17:15-tan eta iritsiera 17:30-tan izango da.

 

2. Etapa: Zumarraga – Gorraiz  

Apirilaren 9ko etapa 149,5 kilometrokoa da eta ibilbidea aurreko egunean bezala Zumarragan hasiko den arren, egun horretan herriko Udaletxetik abiatuko da. Lasterkta 13:37-tan hasiko da eta Gorraizen amaituko da 17:19 eta 17:41 bitartean. Etapa honek 4.800 metroko sterratoaz gain, bi mendate eta bi sprint ditu: 

- Olaberria Gaina 3. mailakoa 23,5 Km-an: 1,6 Km-ko luzera / %7,5-ko malda / 120 m-ko desnibela

- Lizarrusti 3. Mailakoa: 42,3 Km-an: 6,4 km-ko luzera / %4,7-ko malda / 300 m-ko desnibela

- Sprinta Birikun 111,8 Km-an

- Sprinta Sarrigurenen 125,9 Km-an

 

3. Etapa: Sarriguren – Estibaliz 

Apirilaren 10eko etapa edizioko luzeena eta 184,8 kilometrokoa da. Lasterketa Sarrigurenen hasiko da 12:18-tan eta Estibaliz Santutegian amaituko da 17:16 eta 17:45 bitartean. Etapa honek bi mendate eta bi sprint izango ditu:  

- Goñi 2. mailakoa 26,8 Km-an: 8,9 km-ko luzera / %4,7-ko malda / 413 m-ko desnibela

- Sprinta Uribarri Haranan 125,3 Km-an

- Opakua 3. mailakoa 133,9 Km-an: 4,6 km-ko luzera / %4,7-ko malda / 220 m-ko desnibela

Sprinta Uribarri Ganboan 172,5 Km-an

 

4. Etapa: Vitoria-Gasteiz – Arrigorriaga  

Apirilaren 11an 163,6 kilometroko etapa lehiatuko da. Lasterketa Gasteizko Mendizabala parkean hasiko da 13:12-tan eta Arrigorriagan amaituko da 17:18 eta 17:42 bitartean. Etapa honek lau mendate eta bi sprint ditu:

- Las Campas Gaina 3. mailakoa 55,9 Km-an: 3,1 km-ko luzera / %5,8-ko malda / 176 m-ko desnivela

- Garate Gaina 3. mailakoa 96,3 Km-an: 1,5 km-ko luzera / %6,2-ko malda / 94 m-ko desnibela

- Sprinta Undurraga auzoan 118,6 Km-an

- Bikoitz Gane 1. mailakoa 126,8 Km-an: 4,9 km-ko luzera / %8,6-ko malda / 420 m-ko desnivela

Sprinta Orozkoko erdigunean 136,1 Km-an

- Zaratamo Gaina 3. mailakoa 161,3 Km-an: 4 km-ko luzera / %3,2-ko malda / 129 m-ko desnibela

 

5. Etapa: Arrigorriaga – Arrate  

Apirilaren 12ko etapa 164,1 kilometrokoa izango da. Lasterketa Arrigorriagako Severo Ochoa kalean hasiko da 13:40-tan eta Arraten amaituko da 17:19 eta 17:41 bitartean. Etapa honek zazpi mendate eta bi sprint ditu:

- Morga Gaina 3. mailakoa 17,2 Km-an: 4,1 km-ko luzera / %5,7-ko malda / 231 m-ko desnivela

- Natxitua Gaina 3. mailakoa 53,3 Km-an: 2,5 km-ko luzera / %3,2-ko malda / 76 m-ko desnivela

- Bedarona 3. mailakoa 58,1 Km-an: 2,1 km-ko luzera / %7,4-ko malda / 148 m-ko desnibela

- Arribinieta 3. mailakoa 86,8 Km-an: 2,8 km-ko luzera / %7,4-ko malda / 208 m-ko desnibela

- Sprinta Elgoibar Sigman 99,8 Km-an

Izua Gaina 1. mailakoa 110,2 Km-an: 3 km-ko luzera / %12,7-ko malda / 389 m-ko desnivela

Sprinta Markinan 121,4 Km-an

Trabakua Gaina 3. mailakoa 130,5 Km-an: 6 km-ko luzera / %4,4-ko malda / 266 m-ko desnivela

Usartza Gaina 1. mailakoa 147,6 Km-an: 5 km-ko luzera / %8,8-ko malda / 429 m-ko desnibela

 

6. Etapa: Eibar – Eibar 

Apirilaren 13an ko 122,2 kilometroko etapa lehiatuko da. Lasterketa Eibarko Untzaga plazan hasiko da 14:10-tan eta herri berean amaituko da 17:21 eta 17:39 bitartean. Etapa honek sei mendate eta bi sprint ditu: 

- San Miguel Gaina 3. mailakoa 9 Km-an: 4,9 km-ko luzera / %6,7-ko malda / 295 m-ko desnibela

- Kalbario Gaina 3. mailakoa 37,6 Km-an: 2,2 km-ko luzera / %8-ko malda / 175 m-ko desnibela

- Elkorrieta 3. mailakoa 44,8 Km-an: 2,6 km-ko luzera / %6,7-ko malda / 171 m-ko desnibela

- Azurki Gaina 1. mailakoa 56,3 Km-an: 6,4 km-ko luzera / %6,8-ko malda / 436 m-ko desnibela

- Sprinta Elgoibarren 69,5,8 Km-an

- Karakate Gaina 1. Mailakoa 80,8 Km-an: 5,2 km-ko luzera / %8,5-ko malda / 444 m-ko desnibela

- Sprinta Eibarren 96,1 Km-an

- Asensio Gaina 2. mailakoa 103,4 Km-an: 7,3 km-ko luzera / %5,1-ko malda / 375 m-ko desnibela

Informazio gehiago webguneko ‘Ibilbidea’ atalean aurki daiteke.