Alaphilippe, bigarren etapako irabazlea

Alaphilippe, bigarren etapako irabazlea

Alaphilippe, bigarren etapako irabazlea

Alaphilippe, bigarren etapako irabazlea

Julian Alaphilippe irabazlea izan da gaur ere Itzuliko bigarren etapan. Txirrindulari frantziarrak Primoz Roglic, Gorka Izagirre y Mikel Landa irabazi ditu Bermeoko helmugan.

Quick Step Floors taldeko txirrindulariak sailkapen orokorreko liderra izaten jarraitzen du eta bihar maillot horia jantziko du berriz. Sailkapen nagusiko bigarren eta hirugarren sailkatuak Primoz Roglic eta Gorka Izagirre dira, 8 eta 39 segundutara.

Alaphilippe oso pozik jarri da bigarren garaipen honekin: “Etapa bat irabazi nahi nuen eta konturatu gabe, bi irabazi ditut. Ezin dut gehiago eskatu". "Oso pozik nago gauzak oso ondo joaten ari direlako. Ni ondo nabil, taldea ere eta oso ondo moldatzen gara denok batera. Datozen etapen zailtasunaz jabetzen naiz", adierazi du frantziako txirrindulariak. 

Alaphilippe puntutako sailkapeneko buru bezala jarraitzen du, baina dagokion maillot berdea bihar, gaur bezala, Roglicek jantziko du, bigarren sailkatua da eta.

Halaber, Mark Padun mendiko salkapeneko líder berria da 12 punturekin eta bihar maillot gorria jantziko du. Bigarren etapa honetan, Bahrain Merida taldeko txirrindulariak Almika-Sollube gaina koroatu du, Itzuliaren 1. Mailako lehenengo mendatea. Beste aldetik, Enric Mas gazte onena izaten da gaur ere, sailkapen nagusiko 7. postuan. Beraz bihar, maillot urdina jantziko du berriz.

2. Etapa

Etapa hasieran eraso ugari egon dira, baina ez da ihesaldia eman. Gainera, haizeak tropela bitan zatitu du. Ihesaldia, Natxitua igotzen osatu da 11 txirrindulariekin: Alexis Vuillermoz, Mark Padun, Damiano Caruso, Alessandro De Marchi, Daniel Navarro, Carlos Vernoa, Michaek Woods, David López, Tao Geoghegan, Grmay eta Rubén Guerreiro.

Bakioko sprinta baino pixkat lehenago, 152. kilometroan, David Lopezek erasoa jo du eta tropelak ihesaldia harrapatu du. San Pelaio etapako azken mendatea hasi egiterakoan, Lopez harrapatua izan da ere.

San Pelaioko igoeran, Alaphillipe erasoa eman du eta bere atzetik Roglic, Mikel Landa y Gorka Izagirre joan dira. Frantziarrak beste hiruak gainditu ditu sprinean: “Momentu egokian salto egin dut, lasaitasuna mantentzen eta horrek irabaztera eraman nau”.

Lau txirrindulari horien atzetik, Quintana, De la Cruz, Bilbao, Mas, Uran, Mollema edo Ion Izagirre bezalako txirrindulariak gelditu dira eta helmugan 4”-tara iritsi dira.