Alaphilippe, esterratoaren erregea

Alaphilippe, esterratoaren erregea

Alaphilippe, esterratoaren erregea

Alaphilippe, esterratoaren erregea


2019/04/09 17:27:23

2019ko Itzuliaren bigarren etapa esterratoa ekarri du lasterketara. Eguneko ihesaldian Bernard (TFS,172), Atapuma (COF,182), Bravo (EUS,196) eta Amezqueta (CJR,202) egon dira eta 3’ 10”-ko aldea edukitzera iritsita.
Bravok (EUS,196) eta Bernardek  (TFS,172) berdinketa lortu dute Mendiko sailkapenean. Sprinak eta gainsariak ere asko lehiatu dituzte txirrindulariek. 2019ko Itzuliaren liderrak, Schachmannek (BOH,27), segunduak ateratzea lortu du eta sailkapen nagusian 5” ateratzen dizkio Alaphilipperi (DQT,41) eta 10’’ Kwiatkowsiri (SKY,86).
Yatesek (MTS,91) zulaketa izan du helmugatik 16,7 km-tara, tropel nagusitik kanpo geldituz eta sailkapen nagusian 1’ 11” galduz. Astanako taldekideak izugarrizko lana egin arren ezin izan dute sprina saihestu eta Alaphilippek (DCQ,41) gogorra eta luzea izan den sprinta irabazi du. Horrekin batera hain garrantzitsuak diren denbora gainsariak ere lortu ditu.
Alaphilippe:“Ez nuen gaurko garaipena espero, baina egia da etapa ona zela niretzat eta gogoekin etorri naizela. Urduritasun eguna izan da esterrato eremuengatik, baita goraka egiten zuen iritsieragatik ere. Gainera, txirrindaz aldatu behar izan dut bitan, baina azken finean dena ondo atera da. Nahiz eta prest egon larunbatean maillot horia irabazteko, eguneroko lana egin behar dugu”.
Schachmann:“Oso pozik nago maillota mantentzea lortu dudalako eta sprinetan gainsariak lehiatu eta lortu ditudalako. Gaurko etapa gustatu zait eta eroso sentitu naiz esterrato eremuetan. Nire hankak ez zeuden spinta irabazteko, baina Alaphilippe zoriondu nahi dut hain garaipen polita lortzeagatik”.