Alaphilippe, lehen etapako irabazlea

Alaphilippe, lehen etapako irabazlea

Alaphilippe, lehen etapako irabazlea

Alaphilippe, lehen etapako irabazlea

Julian Alaphilippe 2018ko Itzuliaren lehen etapa irabazi du. Bukaera ikusgarria antolatu dute Elkanoko gainan bai Alaphillipek, bai bigarren sailkatua izan dena, Primoz Roglic.

Quick-Step Floors taldeko txirrindulariak gaur goizean esan duenez, irabazteko gogarekin etorri da lehenengo etapara eta horrela izan da. Lasterketa bukatu ostean azaldu duenez, atzo Elkanoko gaina ikusten egon zen bere taldea beraz “banekien non jarri behar nintzan eta energia nola gastatu behar nuen”.

Alaphillipe: “Ez nekien gaur nola sentituko nintzen, beraz aurrean egotea erabaki dut, atzetik etor ahal ziren erasoak aurreikusiz. Denok indartsu geunden, baina nire onena ematea lortu dut. Primoz Roglicekin laguntza asko eduki dut eta hori abantaila eman digu”.

Halaber, txirrindulari frantsesak azaldu duenez ez du akatsarik egin izan nahi esprinean, horregatik helmugatik 600 metrotara erasoa jo du. “Buruarekin lasterkatu behar da, ondo atera zait eta pozik nago”, esan du Alaphilippek. Sailkapen nagusiko liderra da eta beraz, bihar maillot horia eramango du.

Alaphillipe puntutako sailkapenaren liderra da ere, baina dagokion maillot verdea bihar bigarren sailkatuak, Roglicek jantziko du.

Beste aldetik, Jonathan Lastra mendiko sailkapeneko liderra da, beraz bihar maillot gorria jantziko du. Eta gazte onena Enric Mas izan da, 4.a sailkapen nagusian eta bihar maillot urdina jantziko du. 

.

Lasterketa

Ihesaldia 4 txirrindularitz osatu da oso goiz, etapako 3. kilometroan. Bertan Ibai Salas (BBH, 66), Jonathan Lastra (CJR, 75) Aitor González (96, EUS) eta Ghebreigzabhier (DDD, 143) ziren eta 87. kilometroan tropelatik atera dira Dario Cataldo (AST,23) eta Thomas De Gendt (LTS,112) eta ihesaldira gehitu dira.

Lasterketa buruaren eta tropelaren arteko aldea ido eta jeitsi da askotan baina, azkenean harrapatuak izan dira helmugatik 26 kilometrotara. Elkanoko igoeran, egungo azkena eta helmugatik 10 kilometrotara egonda, hainbat eraso eman dira. Azkenean, Alaphilippe eta Rogic izan dira erasoa jo eta lortu egin dutenak.

Euskadi Murias eta Burgos Bh taldeek lan bikaina egin dute lehen etapa honetan, Itzulian estreinatu diren egunean. Bi taldeek beraien taldeko txirrindulari bat ihesaldian sartzea lortu dute.

Bigarren etapa, biharkoa, Zarauzko Malekoitik atera eta Bermeon bukatuko da- 166,7 kilometro lasterkatuko dira eta lau mendate izango ditu: Natxitua, Almika Sollube, Jata y San Pelaio.