Aldaketak Itzuliaren gainsarietan

Aldaketak Itzuliaren gainsarietan

Aldaketak Itzuliaren gainsarietan

Aldaketak Itzuliaren gainsarietan


2019/02/28 08:19:02

2019ko Itzulian helmugetan eta tarteko helmugetan ematen diren denbora gainsariak mantenduko dira. Araudiko 8. Artikuluak dioenez, “bonifikazioak etapa-amaiera guztietan emango dira, 1.an izan ezik (erlojupekoa): 10, 6 eta 4 segundo lehen hiru sailkatuei. Etapa horietan, bitarteko esprintetan ere, bonifikazioak banatuko dira: 3, 2 eta segundo 1 gune horietan aurrean sailkatutako txirrindularientzat”.

Gainsariak sartzearen erabakia iaz hartu zuen antolakuntzak, neurri honen bidez txirrindularien arteko lehia sustatu eta sailkapen nagusiari zirrara eman nahian. 

Bi tarteko esprint egongo dira etapa baikoitzean, erlojupekoan izan ezik, eta hurrengo lekuetan kokatuko dira:

- 2. Etapa. Zumarraga - Gorraiz: Birikun 111,8 Km-an eta Sarrigurenen 125,9 Km-an

- 3. Etapa. Sarriguren - Estibaliz: Uribarri Haranan 125,3 Km-an eta Uribarri Ganboan 172,5 Km-an

- 4. Etapa. Vitoria-Gasteiz - Arrigorriaga: Undurragan 119,1 Km-an eta Orozkon 136,6 Km-an

- 5. Etapa. Arrigorriaga - Arrate: Elgoibarren 98,8 Km-an eta Markinan 121,4 Km-an

- 6. Etapa. Eibar - Eibar: Elgoibarren 69,5 Km-an eta Eibarren 96,1 Km-an