Buchmann, Arraten garaile eta lider berria

Buchmann, Arraten garaile eta lider berria

Buchmann, Arraten garaile eta lider berria

Buchmann, Arraten garaile eta lider berria


2019/04/12 17:50:11

2019ko Itzuliaren etapa nagusiak maila eman du. Lasterketak erritmo altua eraman du ihesaldia sortzeko eta hortaz, lehen orduko batez-besteko abiadura 44,5 km/h-koa izan da. Ihesaldia sortu ez izana eta ibilbideko 7 mendi gainak tropela 30 txirrindulariekin bakarrik gelditzea eragin dute. De Marchik (CPT,194) puntuak lehiatu ditu lehen mendateetan, mendiko maillota lortuz.

120. kilometroan Buchmann (BOH, 21), Henao (UAD, 102) eta Madouasek (GFC, 144) lasterketa burua hartu dute. Bora Hansgroheko txirrindulariak Trabakuan erasoa jo eta 2’-ko aldea izatera iritsi da.

Usartza ere ez da oztopoa izan berarentzat eta bakarrik iritsi da Arrateko helmugara. 5. etapa hau irabazita, 2019ko Itzulian lider berria dugu Buchmann. Bere taldekidea den Schachmannek ezin izan du erritmoa jarraitu, 1’ 04” galdu ditu eta sailkapen nagusian 3. postuan dago.

Buchmann:“Schachmanen maillota defendatu nahi genuen baina etapako egoerari aurre egin behar izan dugu. Gauzak ondo atera dira eta oso pozik nago. Garaipen hau harrotasunez hartzen dut”.

“Posible ikusten dut maillota mantentzea oso talde sendoa garelako. Biharko etapan dena eman behar dugu. Badakigu lasterketa azkarra izango dela eta talde guztiak gure kontra joango direla baina maillot hori eutsi nahi dugu eta hori lortzeko lan gogorra egingo dugu”.

“Nire bizitzako garaipenik garrantzitsuena da hau, WorldTour mailan lortu dudan lehenengoa izan baita. Itzuliaren etapa erregina izateak ere garrantzi handia ematen dio”.