Burgos BH taldeak Itzulian parte hartuko du

Burgos BH taldeak Itzulian parte hartuko du

Burgos BH taldeak Itzulian parte hartuko du

Burgos BH taldeak Itzulian parte hartuko du


2018/03/13 13:03:44

Burgos BH-k talde gonbidatu gisa lehiatuko du datorren apirilaren 2tik 7ra ospatuko den Euskal Herriko Itzulia.

2018 honetan, Burgosko taldeak bere lehenengo denboraldia jokatuko du Kontinental Profesional mailan. Itzulia, Espainiako Vuelta edo Katalunyako Volta bezalako World Tour mailako frogak lasterkatuko ditu maila-igoera honi esker.

Burgos BH taldea 17 txirrindulariz osatuta dago eta 25,1 urteko batezbesteko adina du. Taldekideen artean hamaika aupegi berri daude eta beste seiak taldean jarraitzea erabaki dute.

Lasterkarien jatorriari dagokionez, Espainiako 11 daude –Diego Rubio, Igor Merino, Adrián González, Jorge Cubero, Ibai Salas, Daniel López, Oscar Cabedo, Álvaro Robredo, Jesús Ezquerra, Pablo Torres, Jordi Simón­–, Portugalgo bat –José Mendes–, Monakoko bat –Victor Langellotti–, Alemaniako bat ­–Silvio Herklotz–, Errusiako bat –Matvey Mamykin–, Brasilgo bat –Nícolas Sessler– eta Erresuma Batuko bat –James Mitri–.

Burgos BH-k gogo handiz estreinatuko da lehen mailako lehiaketetan beraiek deitzen duten “Ilusiozko denboraldian”. Ziur lan asko egingo dutela beraien gaitasuna erakusteko eta emaitza onak lortuko dituztela 2018ko Itzulian.