Cofidis Itzuliaren babesle berria da

Cofidis Itzuliaren babesle berria da

Cofidis Itzuliaren babesle berria da

Cofidis Itzuliaren babesle berria da


2018/03/06 19:45:05

Cofidis txirrindularintzarekiko duen konpromezua indartu du. Finantza erakunde honek Espainian ospatzen diren lau UCI World Tour frogen babesle izango da, Catalunyako Voltarekin, Itzuliarekin eta Donostiako Klasikoarekin sinatu dituzten akordioei esker.

2010tik Espainiako Vuelta babesteaz gain, aurten Cofidis estatuan ospatzen diren gainerako UCI World Tour frogak babestera sartu da: Katalunyako Volta (Martxoak 19-25), Itzulia (Apirilak 2-7) eta Donostiako Klasikoa (Abuztuak 4).  

Finantza erakundeak ekintza desberdinak egingo ditu lehiaketa guztietan. 2018ko Itzulian, etapa bakoitzeko irabazleari saria emango diote Cofidiseko ordezkari batek eta bertako Udaletxeko edo Aldundiko ordezkari batek.

Joan Sitges, Cofidis Espainiako zuzendari nagusia: “Harrotasunez indartzen dugu kirol honekin daukagun elkartasuna, bere balioak partekatzen ditugulako. Akordio honekin hazten jarraituko dugu eta gu bezala, txirrindularitza maitatzen duen jendeari iristea lortuko dugu”.