Enric Masek 6. etapa irabazi du eta Roglic Itzuliaren garailea

Enric Masek 6. etapa irabazi du eta Roglic Itzuliaren garailea

Enric Masek 6. etapa irabazi du eta Roglic Itzuliaren garailea

Enric Masek 6. etapa irabazi du eta Roglic Itzuliaren garailea


2018/04/07 15:56:45

2018ko Itzuliaren seigarren eta azken etapa hasi baino lehen, Primoz Roglic genuen sailkapen nagusiko liderra eta Mikel Landa bigarren eta Ion Izagirre hirugarren ziren

Etapa hasi baino lehen, minutuko isilunea egin da Eibarreko irteeran, Mallorkako harrapatzean izandako hildakoaren omenez. Gainera, txirrindularitzan jarduten direnentzat errespetua aldarrikatu nahi izan da.

Etapa abiatu bezain pronto, lehen erasoak jo dira. Tropelan erorikoa egon da lehen kilometrotan eta bertan Roglic ikusi dugu eta baita Rigoberto Uran ere. Lehenengo lau mendateak eta gero, 51. Kilometroan ihesaldia osatu da 10 txirrindulariekin: Verona (MTS,127) Geoghegan (SKY,184) Hansen (AST,26) Mülhberger (BOH,57) Rojas (MOV,6) Enric Mas (QST,135) Betancur (MOV,3) De Gendt (LTS,112) Hamilton (MTS,123) David Lopez (SKY,186). Beranduago, 58. Kilometroan, 4 txirrindulari gehitu dira: Gorka Izagirre (TBH, 33), Jose Herrada (COF, 83), Madouas (GFC, 103) y Zakarin (TKA, 161). Ihesaldiak lortu duen gehiengo tartea 3’ 2’”-koa izan da.

Izuako mendatera iritsi bezain pronto lasterketa hautsi da, David de la Cruz, Landa eta Ionen erasoak izan direla eta, baina ez dute lortu Roglic atzean uztea. Azken gainean, Quintanak erasoa jo du eta Landa gauza bera egin du, Roglic atzean utziz. Lasterketa buruan Enric Mas zegoen bakarrik.

Azkenik, Enric Masek Arrateko helmugara bakarrik iritsi da eta etapa irabazi du, bere jarduera profesionalaren lehenengoa. Landa eta Ion Izagirre bigarren eta hirugarren postua lortu dute.

Usartzako aldapek Roglicen ahultasuna erakutsi dute, baina Mikel Landak eta Ion Izagirrek ateratako tartea ez da nahikoa izan Lotto Jumbeko txirrindulariari Itzulia kentzeko. Roglic Itzulia irabazi duen lehen esloveniarra da.

2018ko Itzulia bukatu da. Edizio ikusgarri honetan zale asko eduki ditugu, baita mendate ugari eta erabakigarria izan den erlojupekoa ere.