Euskadi-Murias Itzulian lehiatuko da

Euskadi-Murias Itzulian lehiatuko da

Euskadi-Murias Itzulian lehiatuko da

Euskadi-Murias Itzulian lehiatuko da


2018/03/12 09:06:12

Euskadi-Muriasek talde gonbidatu gisa lehiatuko du datorren apirilaren 2tik 7ra ospatuko den Itzulia.

Talde honen partaidetza 58. edizio honen berritasunetako bat da, frogan Euskadiko talderik egon ez delako 2013an Euskaltel-Euskadik bere azken Itzulia jokatu zuenetik.

Bere bizitzako laugarren urtea den 2018 honetan, Euskadi-Muriasek Kontinental Profesional mailarako pausoa eman du. Denboraldi berri honetan euskal-taldeak WorldTour frogez jositako egutegia dauka, Itzulia edo Katalunyako Volta bezalako lasterketekin. Halaber, txirrindularitzaren itzuli handienetako baten gonbidapena jasotzeko ilusioa mantentzen dute -Frantziako Tourra, Espainiako Vuelta edo Italiako Giroa-.

Joan den urtarrilaren 18an, Grupo Muriasek babesten dituen bi taldeak aurkeztu ziren arabako Gorbeia Zineman: Alde batetik, gizonezkoen Euskadi-Murias taldea eta, bestetik, emakumezkoen Bizkaia Durango taldea.

Gizonezkoen taldea 25,6 urteko batezbesteko adina du eta bere 20 kideen artean 10 aurpegi berri daude, taldean jarraitzen duten beste 10 txirrindulariei gehitu egin direnak.

Lasterkarien jatorriari dagokionez, Gipuzkoako 5 -Aritz Bagües, Garikoitz Bravo, Julen Irizar, Mikel Iturria, Mikel Aristi-; Bizkaiko 4 -Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Aitor González, Gotzon Udondo-; Nafarroako 4 -Beñat Txoperena, Oscar Rodríguez, Enrique Sanz, Sergio Rodríguez-; Arabako bat -Jon Aberasturi-; Frantziako 2 frantsez -Cyril Barthe, Julien Loubet-; Huescako 2 -Fernando Barceló, Sergio Samitier-; Tarragonako bat -Eduard Prades-; eta Albaceteko bat -Hector Sáez- daude.

Lehen mailako frogetan lan bikaina egin nahi duen talde grinatsua da Euskadi-Murias. Segur aski 2018ko Itzulian nabarmendu egingo dela.