Ibilbideen aurkezpena

Ibilbideen aurkezpena

Ibilbideen aurkezpena

Ibilbideen aurkezpena


2020/02/13 12:18:21

Zenbait hilabetez lanean aritu ondoren, era ofizialean esan dezakegu zein den 2020ko Itzulia Basque Countryren ibilbidea. Gaur, Eibarren, edizio honetako 6 etapak aurkeztu dira, Julian Eraso OCETAko lehendakaria bertan egonda. Dagoeneko badakigu zein izango diren Itzuliaren 60. edizioak izango dituen 897,9 kilometroak.

 

Duela urte batzuk egin zen bezala, banakako erlojuaren kontrako lehiaketa azken egunean izango da berriro. 2020ko Itzuliaren edizio honetan 18.844,7 m-ko goranzko desnibelari aurre egin beharko diote txirrindulariek. Edizio honek 20 mendate ditu: 4 lehen kategoriakoak, 7 bigarren kategoriakoak eta 9 hirugarren kategoriakoak. Mendiko maillota eskuratzeko borroka lehen jardunaldietan erabaki ahal izango da, orduan erabakiko baitira puntu gehienak. 5 etapatan banatutako 10 sprint izango dira maillot berdearen alde borrokatzeko giltza.

 

Lasterketan barrena zehaztuko dira irabazle izan daitezkeenak, baina azken etapara arte ez da jakingo nork eskuratuko duen txapela 2020an.

 

Etapak xehetasunez:

1. Etapa: Eibar – Arrate

2020ko Itzulia Apirilaren 6an hasiko da 160,2 kilometroko etapa lehiatuz. Ibilbidea motza baina gogorra ere izango da, Arrate iristen. 4.198,8 metroko desnibela duen irekitze-etapa hau Eibarren hasiko da eta gipuzkoako hiri berean amaituko da. Txirrindularien irteera 13:15-tan aurreikusita dago eta iritsiera 17:30-tan izango da.

 

-  Natxitua 3. mailakoa 50,0 Km-an: 2,5 Km-ko luzera / %8-ko malda / 199 m-ko desnibela

-  Milloi 3. Mailakoa: 103,5 Km-an: 3,5 km-ko luzera / %4,0-ko malda / 141 m-ko desnivela

-  Trabakua 3. Mailakoa: 119,0 Km-an: 3,3 km-ko luzera / %7,1-ko malda / 235 m-ko desnibela

-  Karabieta 2. Mailakoa: 146,2 Km-an: 6,7 km-ko luzera / %5,6-ko malda / 377 m-ko desnibela

-  Usartza 1. Mailakoa: 158,4 Km-an: 4,5 km-ko luzera / %8,9-ko malda / 401 m-ko desnivela

 

-  Sprinta Munitibar 83,7Km-an

-  Sprinta Atxondo 134,9Km-an

 

 

2. Etapa: Amurrio – Ermualde

Apirilaren 7ko etapa 162,8 kilometrokoa da eta ibilbidea Amurrion hasiko da. Lasterkta 13:25-tan hasiko da eta Ermualden amaituko da 17:18 eta 17:42 bitartean. Etapa honek 2.303,4 metroko desnibela, lau mendate eta bi sprint ditu: 

 

-  Altube 3. mailakoa 14,9 Km-an: 2,5 Km-ko luzera / %7,3-ko malda / 182 m-ko desnibela

-  Tejera 3. mailakoa 62,0 Km-an: 3,5 Km-ko luzera / %4,0-ko malda / 141 m-ko desnibela

-  Malkuartu 2. mailakoa 153,1 Km-an: 2,5 Km-ko luzera / %6,7-ko malda / 168 m-ko desnibela

-  Ermualde 1. mailakoa 162,8 Km-an: 3,1 Km-ko luzera / %11,1-ko malda / 340 m-ko desnibela

 

-  Sprinta Zuazu Kuartango 97,5Km-an

-  Sprinta Laudio 141,0Km-an

 

 

3. Etapa: Vitoria-Gasteiz – Ibardin

Apirilaren 8ko etapa edizioko luzeena eta 198,0 kilometrokoa da. Lasterketa Gasteizko Mendizabala parkean hasiko da 12:41-tan eta Ibardinen amaituko da 17:15 eta 17:45 bitartean. Etapa honek sei mendate, bi sprint eta 4.234,6 metroko desnibela izango ditu:  

 

-  Zuarrarrate 2. mailakoa 82,0 Km-an: 7,2 km-ko luzera / %4,7-ko malda / 348 m-ko desnibela

-  Uitzi 3. mailakoa 97,3 Km-an: 6,0 km-ko luzera / %4,0-ko malda / 238 m-ko desnibela

-  Usategieta 3. mailakoa 107,5 Km-an: 4,2 km-ko luzera / %5,0-ko malda / 210 m-ko desnibela

-  Aritzulegi 2. mailakoa 168,5 Km-an: 4,2 km-ko luzera / %7,7-ko malda / 346 m-ko desnibela

-  Agiña 2. mailakoa 176,9 Km-an: 4,7 km-ko luzera / %6,6-ko malda / 309 m-ko desnibela

-  Ibardin 1. mailakoa 198,0 Km-an: 6,3 km-ko luzera / %5,8-ko malda / 364 m-ko desnibela

 

-  Sprinta Oiartzun 159,7Km-an

-  Sprinta Bera 191,4Km-an

 

 

 

 

 

 

 

4. Etapa: Bera – Errenteria  

Apirilaren 9an 175,8 kilometroko etapa lehiatuko da. Beran hasiko da 13:05-tan eta Errenterian amaituko da 17:17 eta 17:43 bitartean. Etapa honek 4.576,0 metroko desnivela, hiru mendate eta bi sprint ditu:

 

-  Belate 2. mailakoa 36,7 Km-an: 11 km-ko luzera / %5,1-ko malda / 567 m-ko desnivela

-  Saldias 3. mailakoa 65,0 Km-an: 4,4 km-ko luzera / %4,3-ko malda / 190 m-ko desnivela

-  Erlaitz 1. mailakoa 162,5 Km-an: 7,4 km-ko luzera / %6,4-ko malda / 459 m-ko desnivela

 

-  Sprinta Lezo 141,6Km-an

-  Sprinta Oiartzun 172,4Km-an

 

 

 

5. Etapa: Errenteria – Sestao  

Apirilaren 10eko etapa 180,0 kilometrokoa izango da. Etapa Errenterian hasiko da 12:59-tan eta Sestaon amaituko da 17:17 eta 17:44 bitartean. Etapa honek bi mendate eta bi sprint ditu:

 

-  Areitio 3. mailakoa 82,6 Km-an: 2,3 km-ko luzera / %5,8-ko malda / 134 m-ko desnivela

-  La Reineta 2. mailakoa 157,4 Km-an: 6,4 km-ko luzera / %5,6-ko malda / 357 m-ko desnivela

 

-  Sprinta Sestao 144,4Km-an

-  Sprinta Santurtzi 175,1Km-an

 

 

6. Etapa: Bilbao – Bilbao

 

Apirilaren 11an, azken etapa, banako erlojupekoa izango da. Lasterketa Begoñan hasiko da 14:10-tan eta herri berean amaituko da 17:21 eta 17:39 bitartean