Ion Izagirre, 2019ko Itzuliaren irabazlea

Ion Izagirre, 2019ko Itzuliaren irabazlea

Ion Izagirre, 2019ko Itzuliaren irabazlea

Ion Izagirre, 2019ko Itzuliaren irabazlea


2019/04/13 17:50:46

Ion Izagirrek 2019ko Itzulia irabazi du erabakigarria izan den azken etapa primeran lehiatu eta gero. Eguneko ihesaldian 18 txirrindulari egon dira Mollema, Henao, Verona, Bravo, Herrada, Craddock eta De Marchi bezalako izenekin. 

Astana eta Mitchelton Scott taldeak buruan izan duen tropelak ez dio ihesaldiari alde asko utzi eta Azurkiko igoeran lasterketa hausteko lan handia egin dute, Bora Hansgroheko txirrindulariak bertan behera utziz. Buchmann liderrak soilik jarraitu izan du etaparen erritmoa. 

Fulgsanek erasoa jotzea erabaki du igoerako momentu gogorrean eta bere taldekidea den Ion Izagirrek berarekin joan da. Haiekin batera Yates, Martin eta Pogacar joan dira, eguneko lasterketa burua osatuz. Bost txirrindulariak oso ondo ulertu dira eta liderraren taldea larritasun egoeran utzi dute. 

Lasterketa buruan zeuden txirrindulariek lan gogorra egin dute Karakateko igoeran eta tropelarekin zuten aldea igotzea lortu dute 1’ 47”-tara. Bora Hansgrohe eta Movistar taldeak tropelatik tiraka egon dira lasterketa burua harrapatzeko baina ezin izan dute aldea asko jeitsi, ezta Asensio gainan ere ez. 

Helmugatik 3 kilometrotara Yatesek eraso gogorra jo eta segundu batzuetako aldea lortu ditu, nahikoa Eibarko azken etapa irabazteko. Bere atzetik Daniel Martin, Jakob Fuglsang eta Ion Izagirre sartu dira. 

Izagirrek laugarren postua lortu eta 2019ko Itzulia irabazi du. 2003. urtetik, Iban Mayoren garaipenatik, ez zuen euskaldun batek lasterketa hau irabazten. 

 

Ion Izagirre: “Banekien zaila izango zela Itzulia irabaztea. Atzo Buchmannek egindako emanaldiak etsipena sortarazi zigun. Gaurko etapa atzerapena handiarekin lehiatu dugu eta bagenekien zaila izango zela debonbora horri buelta ematea. Hala ere, talde sendoa gara eta saiatu behar ginen. Geneukan ideaia primeran atera da. Fuglsangek emandako erasoa nik eta beste 3 txirrindularik jarraitu dugu, lasterketa buru on bat sortuz. Alde handiak lortu eta mantendu ditugu. Fuglsanek primerako lana egin du eta eskerrak eman behar dizkiot”.

“2019ko Itzulia irabazteak asko emozionatu nau. Helmugara iritsi bezain pronto berria eman didate baina behin-betiko emaitzak ikusi nahi nituen ezer ospatu baino lehen. Garaipena egia zala jakin dudanean sentimendu ugari etorri zaizkit. Etxeko lasterketa da Itzulia eta horregatik asko emozionatu naiz”.

“Arantza kentzea baino gehiago, pisua kentzea izan da Itzulia irabaztea. Askotzan presioa sentitu det faboritoa izateagatik. Banekien aurtengo ibilbidea niretzat ona zala eta dena eman dut garaipena lortzeko”. 

“Garaipen honekin taldekideetaz eta familiataz gogoratzen naiz, beti bezala”.