Itzulia Basque Country 2020

Itzulia Basque Country 2020

Itzulia Basque Country 2020

Itzulia Basque Country 2020


2020/02/10 10:24:58

Aurten ere, Itzulia Basque Country izango dugu gurean. UCIk probarako aukeratu dituen egunak apirilaren 6tik 11ra bitartekoak dira.

Lasterketaren 60. edizioa beteko da aurten. 60 lasterketa hauetan, ziklismoaren historiako izen handiek parte hartu dute, une historikoak izan dira, zalez bete dira mendiak... World Tour-eko 19 taldeak eta gonbidatutako zenbait talde Euskadin ibiliko dira, azken bi urteetakoa ez bezalakoa den formatu batean.

 

Otsailaren 13an, ibilbide ofiziala eta etapak aurkeztuko dira Eibarren. Prentsaurreko batean, Itzulia 2020k izango dituen 900 km-en berri emango da. 

 

Aurreko edizioan bezala, Itzulia Basque Country-ren irudia Euskadiko 2019 Literatura Sariaren irabazleak sortuko du, hain zuzen, Literatura-lanaren ilustrazioa” kategorikoak. Asisko Urmeneta Otsoa autoreak jaso du saria, 2018an Erroa argitaletxeak argitaratutako «AztiHitza» lanaren ilustrazioagatik. Hortaz, Asiskok izango du Itzulia Basque Country 2020ren kartel ofiziala egiteko ardura.