Itzuliak logotipoa berritu du

Itzuliak logotipoa berritu du

Itzuliak logotipoa berritu du

Itzuliak logotipoa berritu du


2018/02/26 16:52:43

Euskal Herriko Itzuliak bere irudi berria ezagutzera eman du ostiral honetan, frogaren 58. edizioko ibilbidearen aurkezpena aprobetxatuz.

 

Logotipoaren berrikuntza honekin lasterketaren identitatea eguneratu nahi izan da, osagai modernoak eta bisualak erabiliz.

 

Frogaren izenari protagonismoa emateko tipografia erabiltzea erabaki da. ‘Itzulia’ hitzak logotipoaren muina izatea berritutako irudiaren berritasunetako bat da.

 

Bestalde, logotipo berrian lasterketaren identitatea islatzea nahi izan da. Hainbat gailurren siluetekin eta ‘i’ hizkien goialdean mozketak eginez, frogaren menditsu-izaera irudikatu da.

 

Azken finean, irudi honen aldaketarekin Itzuliaren balioak islatu nahi izan dira, zale guztiak diseinu berri honekin identifika daitezen.