Itzuliaren gainsariak

Itzuliaren gainsariak

Itzuliaren gainsariak

Itzuliaren gainsariak


2018/03/18 18:35:35

Helmugetan eta tarteko helmugetan emango diren denbora gainsariak dira aurtengo edizioko berritasunetako bat. Azkenean, 10, 6 eta 4 segundo emango zaizkie helmugara iristen diren lehen hiru txirrindulariei, eta ez 6, 4 eta 2 hasiera batean esan zen bezala.  

Araudiko 8. Artikuluak dioenez, “bonifikazioak etapa-amaiera guztietan emango dira, 4.ean izan ezik (erlojupekoa): 10, 6 eta 4 segundo lehen hiru sailkatuei. Etapa horietan, bitarteko esprintetan ere, bonifikazioak banatuko dira: 3, 2 eta segundo 1 gune horietan aurrean sailkatutako txirrindularientzat”.

Erabaki honen bidez, antolakuntzak txirrindularien arteko lehia sustatu eta sailkapen nagusiari zirrara eman nahi zaio. Gainsari hauekin mugimendua eragin nahi izan da, lasterkariek segundo horien bila joan daitezen, frogaren amaiera itxaron gabe.  

Bi tarteko esprint egongo dira etapa baikoitzean, erlojupekoan izan ezik, eta hurrengo lekuetan kokatuko dira:

- 1. Etapa. Zarautz – Zarautz: Orion 91,7 Km-an eta Zumaian 114,2 Km-an

- 2. Etapa. Zarautz – Bermeo: Kortezubin 78,4 Km-an eta Bakion 141 Km-an

- 3. Etapa. Bermeo – Gaubea: biak Anuncitan 114,8 Km-an eta 152,8 Km-an

- 5. Etapa. Vitoria - Gasteiz – Eibar: Bergaran 96,5 Km-an eta Loiolan 118,2 Km-an

- 6. Etapa. Eibar – Arrate: Eibaren 83,8 Km-an eta Etxeberrian 98,4 Km-an