Kirol zuzendarien bilera ospatu da

Kirol zuzendarien bilera ospatu da

Kirol zuzendarien bilera ospatu da

Kirol zuzendarien bilera ospatu da

2018ko Itzulia Basque Country-ri hasiera eman baino lehen, tradizionala den kirol zuzendarien bilera ospatu da gaur arratsaldeko 16:00tan. Zarauzko Udalbatzar Aretora gerturatu dira talde bakoitzeko bi ordezkari eta epaile tekniko internazionaleko kide guztiak bere zuzendaria, Gianluca Crocetti, buruan.

Hala ere, bertan egon dira Zarauzko alkatea, Xabier Txurruka; Ocetako zuzendaria, Julian Eraso; antolakuntza zuzendaria, Javier Riaño; nazioarteko komisarioak diren Miguel Aranzábal eta Catherine Gastou; antidopaje inspektorea, Jorge González; eta Kiko García, Radio Itzulia egingo duena.

Bertan, bihar hasiko den lasterketan parte hartuko duten txirrindularien zerrenda ofiziala zehaztu da. Baita hainbat aspektu tekniko ere erabaki dira. Adibidez, taldeko kotxeen ordena.

Xabier Txurruka “harrotasuna eta ohorea” adierazi izan nahi du Zarautz 1. etapako bai irteera bai helmuga, eta 2. etapako irteera izateagatik. “Espero dugu inguruko jende asko etortzea bihar, jaieguna delako eta dirudienez, eguraldi ona egingo duelako”, esan du zarauzko alkateak.

Jorge González Peña, antidopin kontrolaren araduraduna, gogorarazi du urtero bezala etapa bakoitza amaitu ostean egingo den antidopin kontrola: “Etapako irabazleak eta zozketa bidez hautatutako txirrindulariek egin beharko dute kontrola”.

Hala ere, ingurumenaren babes dadila eskatu da, errepideetara zaborra bota ez dezaten. Horretarako, etapa bakoitzean bi ekozona jarri dira: lehenengoa, anoa gunea eta gero, eta bigarrena, helmugatik 20 kilometrotara.