McCarthy, hirugarren etapako irabazlea

McCarthy, hirugarren etapako irabazlea

McCarthy, hirugarren etapako irabazlea

McCarthy, hirugarren etapako irabazlea

Jay McCarthyk hirugarren etapa irabazi du, azkarrena izan baita Uribarri Gaubeako helmugan izan den sprinean. Riabushenko bigarren izan da eta Kwiatkowski, hirugarren.

Bora Hansgrohe taldeko txirrindulariak onartu duenez “banekien etapa honetan garaipenaren bila joateko aukerak izango nituela”.

McCarthy “oso pozik” dagoela esan du eta azaldu duenez “jende askoko sprinean erakabi da gaurko etapa, irabazteko aukera ikusi dut eta taldekideen laguntza izan dut. Gregor Mühlberger azken kilometrotan asko lagundu nau eta nire sprinta bota du. Badakit erasoa goiz jo dudala vaina lehena izan naiz helmuga lerroan”.

Sailkapen nagusian ez dago aldaketa handirik: Julian Alaphilippe liderra izaten jarraitzen du eta bihar maillot horia jantziko du berriz. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Primoz Roglic eta Gorka Izagirre dira, 8 eta 39 segundutara. Hala ere, Alaphilippe puntutako sailkapeneko buru bezala jarraitzen du, baina dagokion maillot berdea, aurreko egunetak bezala, Roglicek jantziko du bihar, bigarren sailkatua dela eta

Beste aldetik, Thomas De Gendt ihesaldia osatu du eta lehen postuan iritsi da etapako hiru mendateetara. Txirrindulari belgiarrak mendiko salkapeneko líder berria da 16 punturekin eta bihar maillot gorria jantziko du. Gainera, Enric Mas gazte onena izan da gaur ere, sailkapen nagusiko 9. postuan. Beraz bihar, maillot urdina jantziko du berriz.

Lasterketa

De Gendt 4. Kilometroan eraso goiztiarra jo du eta Juul Jensen jarraitu dio. Lotto Soudal eta Mitchelton Scotteko txirrindulariak bakarrik joan dira eta beraiek harrapatzeko eraso ugari eman dira tropelan.

Lehenengoak, Slagter, Pernsteiner, Barceló eta Ait el Abdia izan dira, baina ez dute lortu. 10. Kilometroan Jon Irisarri, Aritz Bagüés, Benjamin King, Brendan Canty, Willem Smit eta Pavel Sivakov izan dira saiatu egin direnak eta kilometro batzuk talde harrapatzailea izan eta gero, lasterketa burura iritsi dira. 

Beste txirrindulariek lasterketa burua utzi ostean, De Gendt eta Juul Jensen bakarrik gelditu dira berriz 161 kilometroan David de la Cruz eta Kwiatkowski erasoa jo dutenerarte.

De Gendt eta Kwiatkowski lasterketa burua utzi eta bertatik gertu zegoen tropelan eraso ugari eman dira. Dylan Teuns, José Rojas edo Alex Aranburu bezalako txirrindulariak erasoa jo dute baina, azkenean, tropela batua iritsi da Uribarri Gaubeako helmugara.