'Ni ere bizikletan! Bizi bizikleta!' mugimendua sortu da

'Ni ere bizikletan! Bizi bizikleta!' mugimendua sortu da

'Ni ere bizikletan! Bizi bizikleta!' mugimendua sortu da

'Ni ere bizikletan! Bizi bizikleta!' mugimendua sortu da

Euskadi Murias taldeak eta Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak indarrak batu dituzte bizikletaren erabilera eta garapena bizimodu bezala bultzatzeko. ‘Ni ere bizikletan! Bizi bizikleta!’ lelopean jaio den kanpainia honek dozenaka pertsona euskaldun ospetsu batu ditu.

Txirrinda etorkizuneko garraiobidea izatea da kanpai hau oinarritzen duen premisa, bizikleta ibilgailu jasangarria, ekonomikoa eta osasunerako onuragarria delako. Euskal gizartean txirrindularitzarako zaletasun handia egon arren eta garraio honen erabilera handia den arren, garrantzitsua da herritarren formakuntza eta kontzientziazioa lantzen jarraitzea.

Horregatik, ekintza honek Euskal Herrian eragina duten hainbat pertsonai ospetsu elkartu nahi izan ditu, mugimendu honen leloa zabalduz euskal txirrindularitzari babesa erakus dezaten. Kanpainara batu direnen artean Kepa Junkera konpositorea, Aritz Aduriz eta Kepa Arrizabalaga Athletic-eko jokalariak eta Abraham Olano, Julián Gorospe edo Marino Lejarreta bezalako txirrindulari ohiak daude.

Halaber, herritarrek ere ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dute. Deaildia egingo da zaleek mugimendu honekin bat egin dezaten, txirrindularitzari buruzko bideo bat grabatuz. Partaide guztien artean hainbat sari zozketatuko dira, esaterako, Euskadi-Murias taldeko bizikleta bat.

Sare sozialetan, konkretuki Bizi Bizikleta Youtubeko kanalaren bidez, zabalduko dira kanpainan sortuko diren bideoak, hurrengo hashtagak  erabiliz: #GureTaldea #GureItzulia #GureKlasikoa

Ekintza honetan parte hartzeko deialdia egin nahi dizuegu euskal herritarrei eta gogora ezazue: Ni ere bizikletan! Bizi bizikleta!

Informazio gehiago eta bideo guztiak Euskadi-Murias taldearen webgunean aurki ditzazkezu.