Omar Fraile bosgarren etapako irabazlea

Omar Fraile bosgarren etapako irabazlea

Omar Fraile bosgarren etapako irabazlea

Omar Fraile bosgarren etapako irabazlea


2018/04/06 15:24:19

Azkenaurreko etapa izan da gaurkoa. Desberdintasunak sortu ziren atzoko erlojupeko lauan, baina gaurko etapan 3 mendi gain izan ditugu, horietako bat lehen mailakoa.

Gaurko etapa Mendizabalatik abiatu da eta Andre Mari Zuriako plazan zinta mozketa egin da. Behin benetazko irteera emada, eraso asko izan dira baina ihesaldia 10. kilometroan sortu da.

14 txirrindulari egon dira ihesaldian: Rojas (MOV,6) Latour (ALM,15) Fraile (AST,25) Jose Herrada (COF,83) Teklehmaimanot (COF,87) Padun (TBM,35) Mccarthy (BOH,56) Van Der Sande (LTS,116) Albasini (MTS,121) Verona (MTS,127) Howes (EFD,156) Castroviejo (SKY,182) Hindley (SUN,194) Bono (UAD,213). Tropel buruan Lotto Jumbo taldea egon da baina, behin mendateak iritsi direnean, Movistar taldekoak gidatu dute tropela, lasterketa gogortzeko.

Etapako lehen gainean ihesaldia hausten hasi da eta tontorrera iristerakoan bakarrik 6 txirrindulariz osatuta zegoen. Tropelean sailkapen nagusian faboritoak diren 17 txirrindulariak zeuden, Romain Bardet izan ezik. Behin tontorrera iritsika, berriz batu dira bai ihesaldia, bai tropela.

Endoia igotzen hasi direnean, Movistar taldekoak estrategia bera jarraitu dute, tropelean erritmo gogorra jarriz. Mikel Landa erasoa jo du eta bere atzetik Ion Izagirre eta Primoz Roglic joan dira, gainontzekoak atzean utziz.

Azurkiko igoeran ihesaldiko Omar Fraile, José Herrada eta Padun gehitu zaizkie eta Carlos Verona bakarrik gelditu da lasterketa buruan. Jeitsieran, Verona harrapatu dute eta eraso asko egon diren arren, irabazlea sprinean aukeratu da. Omar Fraile azkarrena izan da Eibarko Helmugan eta bere atzetik Roglic eta Ion Izagirre.

Etapa gogorra eta oso azkarra izan da gaurkoa, 42,234 km/h-ko batezbesteko abiadurarekin. Movistar taldeak tropela eta Roglic ahuldu nahi izan ditu, baina Itzuliko liderrak gogor aritu da, hain talde gogorra izan ez duen arren. Txirrindulari esloveniarrak Izagirre eta Landaren erasoak eutsi ditu.

Verona saiatuenaren saria jaso du ihesaldi oso luzea osatu duelako. Mendiko maillota Mark Padunek berreskuratu du gaurko etapan 20 puntu lortu baititu. Maillot verdea Alaphilippek eramango du, bigarrena baita puntutako sailapenenan Roglicen atzetik.