Ongi etorri webgune berrira!

Ongi etorri webgune berrira!

Ongi etorri webgune berrira!

Ongi etorri webgune berrira!

Itzuliak webgune berria aurkezten du, non berritutako eta bisualagoa den itxura adierazi nahi da.

 

Zaleentzat eta zaleengatik pentsatuta dagoen tresna honen helburua nabigazio erraza duen egitura diseinatzea izan da, erabiltzaileek gogoko dituzten edukiak azkar eta aise aurki ditzaten, ahalik eta klik gutxien erabiliz.

 

Web honen berezitasunen artean bere erabilera xumea nabarmentzen da, baita barne hartuko duen eduki kopuru handia ere. Orrialde honen bidez, Euskal Herriko Itzuliarekin lotutako berriak eta frogaren historia kontsultatu ahal izango da. Etengabeko garapena jasango duen toki honen berrikuntzak zaleentzat zuzenduak daude, aldi oro lasterketako ekintzen lehen eskuko informazioa jaso ditzaten.

 

Aldaketen artean, lehenbizi, diseinua azpimarra daiteke. Itxura berriak aurrekoa uzten du, oraingokoa osagai modernoak eta berriak bereganatuz. Honen adibide bezala, frogari hasiera emateko zenbat egun gelditzen diren azaltzen duen atzerako kontaketa aipa daiteke.

 

Bigarrenik, edukiz beteriko eta dinamikoa izango den prentsa-gunea dago, komunikabideen lana errazteko. Haien laguntzarako ere online akreditatzeko gune bat dago, zeinetan formulario erraz bat erabiliz, kazetari eta argazkilari guztiak izena eman ahalko duten.

 

Halaber, ‘responsive’ deitutako diseinuari esker, web orrialdeko ikuspegia teknologia berrietan egokitu egiten da. Nabigazioa arina eta intuitiboa izango da bai ordenagailuetan, bai tableta eta mugikorretan ere.

 

Gonbidatzen zaitugu web-orrialde berrian ibiltzera, baita sare sozialetako -Facebook, Twitter, Instagram- kontu ofizialak jarraitzera ere.