‘Organizaciones Deportivas El Diario Vasco’-ri errekonozimendua eman diote

‘Organizaciones Deportivas El Diario Vasco’-ri errekonozimendua eman diote

‘Organizaciones Deportivas El Diario Vasco’-ri errekonozimendua eman diote

‘Organizaciones Deportivas El Diario Vasco’-ri errekonozimendua eman diote


2018/03/19 17:30:38

Diario Vascok antolatutako ‘Deportistas 5 estrellas’ ekitaldiaren lehen edizioa ospatu da gaur, martxoak 19, eguerdian Donostiako María Cristina Hotelean. Kirol arloko pertsonak eta erakundeak saritu nahi dituen ekintza da.

Equinoccio Bidaiak babestutako ‘Sari Sorpresa’ Organizaciones Deportivas El Diario Vasco-ri eman zaio, urteetan zehar Itzuliaren eta Donostiako Klasikoaren antolakuntzan egindako lanagatik.

Organizaciones Deportivas El Diario Vasco-ren izenean Jaime Ugarte, José Luis Arrieta, Enrique Erentxun, Fernando Berridi, Fernando Ugarte, Mila Agirre, Antón Elorza, José María Eceiza, Paulino Betelu, Antxon Ayestarán eta Santi Ayestarán egon dira.

2009an, Itzulia antolatzen zutenek, ‘Organizaciones Deportivas El Diario Vasco’, eta Euskal Bizikletaren antolatzaileek, ‘Euskal Bizikleta Elkartea’, bat egin zuten Euskal Txirrindularitza Antolakuntzak OCETA sortuz. Gaur egun, OCETAk Itzulia eta Donostiako Klasikoa antolatzen ditu.

2017ko urtarrilean, berriz, Organizaciones Deportivas El Diario Vasco-ko kideek OCETAn zituzten karguak utzi zituzten, Euskadiko WorldTour bi frogen antolakuntza lanak OCETAko ‘Euskal Bizikleta’-ren arduradunei utziz.

Gutxi gorabehera 150 gonbidatu egon dira sari banaketan. OCETAren hamar bat ordezkari joan dira, besteak beste gaur egungo presidentea den Julián Eraso, eta presidenteordea, Javier Riaño.

Halaber, kirol arloko persona ospetsu asko egon dira ekitaldian: Xabi Alonso eta Álvaro Arbeloa futbolariak; Lucas Eguibar, snowboardeko irabazle donostiarra, eta San Juaneko batelerak. Baita hainbat erakunde publikoen ordezkariak ere: Denis Itxaso, Gipuzkoako Kirol Diputatua, eta Goizane Álvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria.