Roglicek erlojupekoa irabazi du eta lider berria da

Roglicek erlojupekoa irabazi du eta lider berria da

Roglicek erlojupekoa irabazi du eta lider berria da

Roglicek erlojupekoa irabazi du eta lider berria da


2018/04/05 15:45:25

Primoz Roglicek erlojupeko laugarren etapa irabazi du, ibilbidea 22’ 26’’-tan egin eta gero. Azken momentuan, Patrick Bevineri (BMC) kendu dio lehen postua eta Bevin 2.a izan da 9 segundutara. Hirugarren postua Kiryienkarentzako (SKY) izan da, 11 segundutara.

Sailkapen nagusiko líder berria da esloveniarra 13h 41’ 26’’-ko denborarekin eta bihar maillot horia jantziko du lehen aldiz. Alaphilippe bigarrena da 34’’-tara eta Mollema hirugarrena, 1’ 33’’-tara.

Alaphilippe puntutako sailkapenaren líder bezala jarraitzen du eta bihar maillot berdea jantziko du lehen aldiz. Thomas De Gendt mendiko liderra da eta bihar punt zuriak dituen maillot gorria eramango du. Azkenik, Enric Mas gazterik onena izaten jarraitzen du, sailkapen nagusiko 11. postuan, eta bihar maillot urdina eramango du berriz.