Schachmannek buruzagitza sendotu du

Schachmannek buruzagitza sendotu du

Schachmannek buruzagitza sendotu du

Schachmannek buruzagitza sendotu du


2019/04/10 18:04:46

Bi etapa garraitzitsu eta gero, gaur edizioko luzeena lehiatu da 191,4 kilometrorekin. Lasterketa hasi bezain laster eraso ugari izan dira tropelean eta 15. kilometroan eguneko ihesaldia sortu da 8 txirrindulariekin: BERNARD (TFS,172) SKUJINS (TFS,176) SESSLER (BBH,224) FERNANDEZ (BBH,223) ROJAS (MOV,5) KING (TDD,131) ARMIRAIL (GFC,142) eta BRAVO (EUS,191).
Gari Bravok mendiko sailkapena lehiatu eta mendiko maillota mantentzea lortu du.
Lasterketa kontrolpean eduki du beti tropelak, 4 minutuko aldea lortu arren. Etapako azken 20 kilometroak oso azkarrak izan dira eta Sky, Deceuninck Quick Step eta Bora-HansGrohe taldeek egindako lanari esker tropelak ihesaldia harrapatu du helmugatik 5 kilometrotara. Abiadura oso azkarra zeraman tropelean eroriko handia egon da  eta bertan Alaphilippe, Kwiatkowski, Geraint Thomas, Castroviejo, Adam Hansen eta Enric Mas bezalako txirrindulariak mindu dira.
Sprinta saihesteko eraso ugari eman dira azken kilometroan, baina azkenean sailkapen nagusiko liderra den Schachmannek irabazi du etapa.
Schachmann: “Azken bi egunetan ondo sentitu naiz baina badakit hemen munduko mendi-igotzaile onenak daudela eta ez dela erraza izango maillot horia mantentzea. Hala ere, talde oso indartsua gara eta maillota mantentzeagatik borrokatuko dugu”.