Schachmannek erlojupekoa irabazi du

Schachmannek erlojupekoa irabazi du

Schachmannek erlojupekoa irabazi du

Schachmannek erlojupekoa irabazi du


2019/04/08 18:28:28

Oso teknikoa izan den erlojupekoarekin hasi da 2019ko Itzulia. Eguraldia eta txirrindaren hautaketa faktore oso garrantzitsuak izan dira 11,2 kilometroko etapa honetan.

Enric Masek (DQT) lortu du eguneko lehen denbora onena baina euria gelditu eta txirrindulari faboritoak atera bezain laster bere marka bertan behera gelditu da. Schacmann (BOH) izan da lehen etapa honen irabazlea eta beraz, 2019ko Itzuliaren lehen liderra da. Berarekin batera Martínez Póveda (EF1) eta Kwiatkowski (SKY) igo dira podiumera.

Izen garrantzitsu gehienak liderraren denboratik gertu gelditu dira. Mikel Landa (MOV), ordea, 54’’ galdu ditu, baita George Bennettek ere, Antioko igoeran erorikoa izan baitu.

Bihar bigarren etapa lehiatuko da, 149,5 kilometrokoa eta esterratoko eremuekin.

Schachmann: “Ondo eta harro sentitzen naiz garaipen honekin. Ez lesionatzea zen nire gaurko helburua baina eroso sentitu naiz ibilbidean zehar. Antioko igoeran egin dudan denbora ona esan didatenean dena ematea erabaki dut baina ez etapa irabazteko, baizik eta ahal nuen denbora onena egiteko.