Schachmannen tripletea

Schachmannen tripletea

Schachmannen tripletea

Schachmannen tripletea


2019/04/11 18:04:13

2019ko Itzuliaren laugarren etapa honetan euria eta lasterketa utzi duten txirrindulariak nagusitu dira. Eguneki ihelsaldia 30. kilometroan sortu da 7 txirrindulariekin: VERONA (MOV,7) WILLIAMS (TMB,17) MONFORT (LTS,66) GRMAY (MTS,97) DE MARCHI (CPT,124) STORER (SUN,156) ITURRIA (EUS,194). Tropelak 4’-ko atzerapena izatera iritsi da.
Helmugatik 15 kilometrotara tropelak lasterketa buruan gelditzen ziren txirrindulariak harrapatu eta erritmo azkarra ezarri du eguneko azken mendatea igotzeko. HONORE (DQT,44) SERRY (DQT,46) BILBAO (AST,32) eta LUTSENKO (AST,36) helmugatik 8 kilometrotara egon den erorikoan izan dira.
Zaratamoko igoera oso azkarra izan da eta bertan txirrindulari nagusiak agertu dira. Adam Yatesek erasoa jo du eta lasterketa burura joan da SCHACHMANN (BOH,27) POGACAR (UAD,104) eta FULGSANG-rekin (AST,31) batera. Jeitsiera azkarra eta gero, Schachmann eta Pogacar aurreratu dira azkeneko sprinta lehiatzeko. Bertan, Bira Hasngroheko txirrindulariak eta sailkapen nagusiko liderrak garaipenen hat-tricka irabaztea lortu du.
Gelditzen diren bi mendiko etapak oso gogor lehiatu beharko dituzte txirrindulariak Schachmanni maillot horia kentzeko.

Schachmann: “Garaipena saiatu nahi nuen azkeneko kilometroak niretzak komenigarriak zirela nekielako. Egun oso berezia izan da baina eguraldi oso zailarekin. Talde guztiak lan gogorra egin du eta irabazteko gogotsu negoen. Etapa garaipen honekin oso pozik nago”.

“Hurrengo bi etapak arriskutsuak dira baina gaur mendate zaila ondo pasa dut. Ikusiko dugu zer gertatzen den hurrengo bi etapetan baina maillota mantentzen saiatuko naiz”

“2019ko Itzulia ez irabazten ez badut ez da izango porrota. Lasterketa hasi aurretik ez nuen pentsatzen hiru etapa irabaziko nituela. Oraindik txirrindulari bezala hazten nago. 25 urte ditut eta oso pozik nago daukadan egoera fisikoaz. Denboraldi osoa horrela jarraitzea gustatuko litzaidake”.