Yolanda Mosquerak egin duen 2019ko Itzuliaren kartela aurkeztu da

Yolanda Mosquerak egin duen 2019ko Itzuliaren kartela aurkeztu da

Yolanda Mosquerak egin duen 2019ko Itzuliaren kartela aurkeztu da

Yolanda Mosquerak egin duen 2019ko Itzuliaren kartela aurkeztu da


2019/03/26 15:02:07

2019ko Itzuliak aurtengo edizioaren kartela aurkeztu du gaur Bilboko Arte Ederren Museoan: Yolanda Mosquera irudigile arabarraren lan bat. 

Iaz, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen  Mosquerak, Lan Literario baten Ilustrazioa modalitatean, eta Eusko Jaurlaritzak hala proposatuta eskaini zaio kartela egitea. Helburua da Gerra Zibilaren aurreko tradizio bat berreskuratzea, garai hartan punta-puntako euskal artistek egiten baitzituzten Itzuliaren kartelak.

Mosquerak ikusizko metafora bat proposatu du kartelean, tropela islatzen duen koloredun suge bat lurraldean sigi-saga narrasten erakusten duena.