Zarauzko Malekoitik abiatuko da 2018ko Itzulia

Zarauzko Malekoitik abiatuko da 2018ko Itzulia

Zarauzko Malekoitik abiatuko da 2018ko Itzulia

Zarauzko Malekoitik abiatuko da 2018ko Itzulia


2018/03/23 15:01:00

2018 Itzulia Zarauzko Malekoitik abiatuko da, gipuzkoar herri honetako leku adierazgarrienetako bat.

Zarauzko kostako pasealekuan egingo dira euskal lasterketaren lehen etapako lehenbiziko metroak. Baina horren aurretik, hantxe bertan taldeen aurkezpena egingo da 11:49-tik 13:04-ra.

154 txirrindulariek 13:18-tan hasiko dute ibilbide neutralizatua, 2,1 kilometrokoa eta Malekoitik, Bañeru kaletik eta Nafarroa kaletik igaroko dena, Donostiako norabidean N-634 errepidera iritsi arte. Errepide horren 17. kilometroan, Iton, hasiko da lehen etapako benetako ibilbidea, 162,1 kilometro izango duena.

Zarautzen amaituko da ere lehen jardunaldia, herriko beste leku adierazgarri batean: Villa Munda eraikinean. Txirrindularien iritsiera 17:18 eta 17:42 bitartean aurreikusita dago. Baina ez da hainbeste denbora itxaron beharko lasterkariak ikusi ahal izateko, ibilbideko 97. eta 124,1. kilometroetan helmugatik pasako baitira.

Halaber, Itzuliaren bigarren etapa ere Zarauzko Malekoitik abiatuko da, hala ere, bigarren jardunaldian tropela Bermeo norabiderantz aterako da.

Bigarren etapako elkartze eta sinadurak aurreko eguneko leku berean izango dira, 12:21-tik 13:21-ra. 1,65 kilometroko ibilbide neutralizatua 13:34-tan hasiko da eta aurreko eguneko ibilbidea errepikatuko da (Malekoia, Bañeru Kalea, Nafarroa Kalea). Baina bigarren jardunaldi honetan N-634 errepidea Getariako norantzan hartuko da, bertan hasiko baita benetako ibilbidea, 152,7 kilometrokoa eta Bermeon bukatuko dena.