Vitoria-Gasteiz  -  Eibar (164,7 km)

Vitoria-Gasteiz - Eibar (164,7 km)

Vitoria-Gasteiz - Eibar (164,7 km)

2018ko Itzuliaren azken-aurreko etapa honetan Arabatik Gipuzkoara bueltatuko gara. Txirrindulariek lan erraza izango dutela ematen du, 500 metroko altitudetik, 110 metrotaraino jeitsiko baitira. Baina, ameskari hutsa izango da ibilbideko bigarren erdian lasterkariek 3 mendate gogor aurkituko baitituzte, 2. mailako bi eta 1. mailako bat.

Azken bi mendi gainak oso gertu daude beraz, faboritoen erasoa gauzatzeko momentu aproposa izan daiteke. Endoiako gailurrera iritsi eta 4 kilometro jeitsi behar izango dira azken mendateari aurre eman baino lehen. 1. mailako Azuri gainan txirrindulari insartsuenak geldituko dira.

map
profile
IbilbideaErrepideaKm38 km/h40 km/h42 km/h
ELGORRIAGA - ARKAUTE - IRTEERAN-104013:2213:2213:22
Illartza2,513:2613:2613:26
Burgelu7,313:3413:3313:33
Gereñu18,913:5213:5113:49
Agurain2514:0214:0013:58
Luzuriaga29,414:0914:0714:04
Narbaiza33,814:1614:1314:11
Larrea3814:2214:1914:17
Marieta44,714:3314:3014:26
Legutio. Bira eskubira5914:5614:5114:47
Aramaio - Ibarra72,815:1715:1215:06
Gipuzkoa76,315:2315:1715:11
Garagartza78,115:2615:2015:14
Arrasate - EKOZONA - ANOA84,815:3615:3015:24
BERGARA ZUBIETA - SPRINTUrbana96,515:5515:4715:40
Bolu auzoa. Mendate hasieraGI-375096,915:5515:4815:41
ELOSUA 2. Kat.N-63410516:0816:0015:52
Elosua106,116:1016:0215:54
Azkoitia114,216:2316:1416:06
LOIOLA - SPRINT118,216:2916:2016:11
Lasao125,216:4016:3016:21
ZestoaUrbana128,316:4516:3516:26
Mendate hasieraUrbana128,816:4616:3616:26
Endoia133,216:5316:4216:33
ENDOIA 2. Kat.135,816:5716:4616:36
Mendate hasiera139,117:0216:5116:41
AZURKI 1. Kat.144,617:1116:5916:49
EKOZONA144,717:1117:0016:49
Madarixa145,717:1317:0116:51
Azkarate147,517:1517:0416:53
Elgoibar156,117:2917:1717:05
Maltzaga159,917:3517:2217:11
AzitainUrbana161,417:3717:2517:13
UrkizuUrbana162,317:3917:2617:14
EIBAR - HELMUGAUrbana164,717:4317:3017:18
Irteera: Vitoria - Gasteiz

Vitoria-Gasteiz hiri atsegina da, erreferentziazkoa turismo aktiboaren arloan eta, guztiaren gainetik, ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin konprometitua; gastronomia paregabea du, eta ezagutu beharreko txoko zoragarriak, Santa Maria katedraletik —Ken Folletentzat inspirazio iturri izandakoa— Salburuko hezeguneetaraino eta Eraztun Berderaino.

Kirola ere Euskadiko hiriburuaren ezaugarrietako bat da. Gasteizek hamar milioi m2 parke baino gehiago ditu paseatzeko, lasterka egiteko edo bizikletaz ibiltzeko, eta lehen mailako kirol esparruak. Arabako hiriburuak era guztietako turismorako aukerak ditu, tradizional zein aktiborako. Gasteiz ikusi eta sentitzen den hiria da.

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org

Irteera: Vitoria - Gasteiz
Helmuga: Eibar

Isasitarren jauregia, Markeskoa izenez ezagunagoa, Aro Modernoan eraikitakoa da; Eibarrek zituen jauregietatik garrantzizkoena dugu, eraikinak berak duen balioagatik eta haren historiagatik. Gaur egun eraikina zeharo zaharberrituta dago eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) ikastetxe nagusia da.

San Andres eliza da Eibarko eraikinik esanguratsuena. XVI. eta XVII. mendeetan eraiki arren, eraikuntza eta itxura gotikoa du; baina, hainbat elementu pizkunde sasoikoak (zutabeak, korua, leihoak eta okuluak) eta barrokokoak (ataria) dira. Erretaula nagusia nabarmentzen da, Andrés de Araoz egur lantzaile eta beste artista bikain batzuen lan zoragarria.

Informazio gehiago: www.eibar.eus

Helmuga: Eibar

Sari Nagusia

Banco Sabadell