Zarautz - Bermeo (166,7 km)

Zarautz - Bermeo (166,7 km)

Zarautz - Bermeo (166,7 km)

Lehen jardunaldia eta gero, 166,7 kilometroko Zarautz - Bermeo etapa lehiatuko da, ibilbide nahiko motza, baina 1. mailako mendatea duena. Itsasertzeko errepidetatik igaroko da ibilbide guztia eta horregatik, eguraldi ona egiten badu, Euskal kostaldeko irudi ederrak ikusi ahal izango dira. Etapa bizia izango da igo behar diren lau mendi gainei esker.

Helmugatik 5,2 kilometrotara San Pelaio gaina dago, garaipena lortzeagatik eraso egiteko momentu aproposa. Tontorrera iritsi eta gero, txirrindulariek gezurrezko jeitsiera laua aurkituko dute. Azken kilometroan bi tranpa txiki daude. Lehenengoa, eskuinaldera dagoen kurba oso itxia, toki onean kokatua hartu behar izango dutena. Eta bigarrena, helmugatik 400 metrotara dagoen %11-ko malda, ustekabeko erasoa emateko leku aproposa helmugarako norabidea hartu aurretik.

map
profile
IbilbideaErrepideaKm38 km/h40 km/h42 km/h
ZARAUTZ - IRTEERAN-634013:1913:1913:19
Zumaia8,113:3213:3213:31
Itziar19,213:5013:4813:47
Deba23,513:5713:5513:53
Mutriku30,214:0714:0514:03
Saturraran32,714:1114:0914:06
BizkaiaBI-63833,414:1214:1014:07
Ondarroa34,814:1414:1214:09
Lekeitio4814:3514:3114:28
Ispaster5314:4314:3914:35
Ea. Mendate hasiera5814:5114:4614:42
NATXITUA 3. Kat.61,314:5614:5114:47
Laga66,615:0514:5914:55
Laida70,115:1015:0515:00
Gautegi Arteaga7715:2115:1515:09
KORTEZUBI - SPRINT78,415:2315:1715:11
Gernika. EKOZONA - ANOA81,815:2915:2215:16
Forua83,215:3115:2415:18
Murueta8515:3415:2715:21
Busturia88,415:3915:3215:26
Mundaka91,815:4415:3715:31
Bermeo94,915:4915:4215:35
Mendate hasieraBI-420895,515:5015:4315:36
Almika9715:5315:4515:38
ALMIKA SOLLUBE 1. Kat.100,315:5815:5015:43
Larrauri10816:1016:0115:54
Maruri JatabeBI-3111116,816:2416:1516:06
Lemoitz123,316:3416:2416:16
ArmintzaBI-3132126,116:3916:2916:20
Mendate hasiera131,416:4716:3716:27
JATA 3. Kat.134,616:5216:4116:32
EKOZONABI-631147,517:1217:0116:50
BAKIO - SPRINTBI-310115617:2617:1317:02
SAN PELAYO 2. Kat.161,517:3417:2217:10
Eskubitara gurutzatu (Oso arriskutsua)URBANA16617:4217:2817:17
BERMEO - HELMUGA166,717:4317:3017:18
Irteera: Zarautz.

Bi kilometro eta erdiko hondar fineko hondartzan, itsasoak Zarautz besarkatzen du.
Euskadiko hondartzarik zabalena da. Bertan, hiria eta natura uztartuta dituzu: batetik, malekoia, aire zabaleko eskultura eta terrazekin; eta, bestetik, biotopo babestua, natura bere horretan. Euskadiko kostaldeko herri nagusietako bat da, eta bertako ondareak, merkataritzak, ur-kirolek, eta zarauztarrek sortzen duten giroak,
Zarauzko txoko guztiak betetzen ditu eta etengabeko irakinaldian egonarazten dute. Zarauzko xarmak harrapatuko zaitu eta zure egonaldiaz gozaraziko dizu. Etxean bezala sentituko zara.

Informazio gehiago:www.turismozarautz.eus

Irteera: Zarautz.
Helmuga: Bermeo

Bermeo itsasoari lotuta egon da beti eta kostalde honetako arrantza-herri nagusia dugu. Itsasoari begira antolatuta dauden turismo-baliabide ugariek erakusten digute hori: itsasora irtenaldiak itsasontziz eta belaontziz, itsas aktibitateari lotutako enpresak, Arrantzaleen Museoa, Aita Guria baleontzia, Talako bale arrantzari buruzko orma irudiak…

Bermeo Urdaibaien kokatuta dago. Urdaibai Unesco-k 1984an Biosferaren Erreserba izendatu zuen eta Bizkaiko Golkoko eta Euskadiko toki turistiko garrantzitsuenetarikoa da. Bermeon egun zoragarria igarotzeko Alde Zaharretik ibilalditxo bat egitea proposatzen dizuegu eta Prantsizkotarren klaustroa, San Juan Portala edota Portuzarra bisitatzea, besteak beste. 

Informazio gehiago: https://www.bizibermeo.eus

Helmuga: Bermeo

Sari Nagusia

Banco Sabadell