Vitoria-Gasteiz - Ibardin

Vitoria-Gasteiz - Ibardin

Vitoria-Gasteiz - Ibardin

Itzuliko etapa luzeenean, 200 km egingo dira Arabako eta Nafarroako lurretan zehar. Kilometroen ondorioz, txirrindularien hankak pisutsu egongo dira. Adi egon beharko dira, eta lasterketa kontrolatu beharko dute, azken hiru mendateek, Aritxulegik, Agiñak eta Ibardinek, historia luzeko etapa marrazten dutelako 90eko hamarkadako Itzulian. Errepideak estuak dira, eta, bertan, eguzkiak edo euriak zeresan handia izango dute ibilbidean. Helmuga goian egongo denez, etapa irekia izango da, ihesaldian edo tropelean iritsiko ote diren zain.

map
profile
IbilbideaErrepideaKm38 km/h40 km/h42 km/h
Gasteiz013:0013:0013:00
Irteera: Vitoria - Gasteiz

Vitoria-Gasteiz hiri atsegina da, erreferentziazkoa turismo aktiboaren arloan eta, guztiaren gainetik, ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin konprometitua; gastronomia paregabea du, eta ezagutu beharreko txoko zoragarriak, Santa Maria katedraletik —Ken Folletentzat inspirazio iturri izandakoa— Salburuko hezeguneetaraino eta Eraztun Berderaino.

Kirola ere Euskadiko hiriburuaren ezaugarrietako bat da. Gasteizek hamar milioi m2 parke baino gehiago ditu paseatzeko, lasterka egiteko edo bizikletaz ibiltzeko, eta lehen mailako kirol esparruak. Arabako hiriburuak era guztietako turismorako aukerak ditu, tradizional zein aktiborako. Gasteiz ikusi eta sentitzen den hiria da.

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org

Irteera: Vitoria - Gasteiz
Helmuga: Ibardin

Helmuga: Ibardin